Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna

Gaur, azaroaren 25a, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna da, eta Txantxiku ikastolan, egun horren garrantziaz jabeturik, hainbat ekintza burutu ditugu. Batetik, gaiari buruz hausnartu dugu, hau bistaratu eta gaitzesteko. Modu honetan, gure aletxoa jarri dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko konpromisoan.

Gaiaren gaineko hausnarketaz gain, ipuin irakurketak, abestiak, dokumentalak, bideoak eskulanak eta abar egin edota ikusi ditugu. Horien artean, ikastolako komunitatea osatzen dugun kideon artean egindako bideoa duzue azpian ikusgai. Azkenik, Txantxiku ikastolatik, puntu morea erabiltzera animatzen zaituztegu sare sozialetan, etxeetan eta bururatzen zaizkizuen leku guztietan!