DBH 1. mailakoak Iruñean
Atzo, abenduak 15, DBH 1. mailako ikasleak Iruñean izan ginen. Planetariora hurbildu ginen aurrena eta bideo-proiekzio ezberdinak ikusi genituen. Lur planetatik abiatu eta gure zerua, sateliteak, izarrak eta galaxiak ikusi genituen gero; ia unibertso osoa, azkenerako! Momentu honetan lantzen ari garen Planet Motion proiektua hobeto egiteko lagungarri izango zaigu.
Txangoaren bigarren zatia Iruñea hiria hobeto ezagutzeko baliatu genuen. Hiriguneruntz joan eta bertako hainbat toki esanguratsu bisitatu genituen: Taconera parkea, hiria inguratzen duen harresia, San Ferminetako entzierroan egiten den ibilbidea eta abar. Egunpasa bikaina izan zen!