DBH 3. mailakoek Laboratorium bisitatu dute Ekonomia zirkularraz gehiago ikasteko
Aste honetan DBH3. mailakoak Bergarako Laboratorium-a bisitatzera joan gara, Agenda 2030ko egitasmoaren harira.
Oraingoan, Ekonomia zirkularraren kontzeptua landu dugu. Eredu hau, materialak aprobetxatzen eta baliabide berriak ahalik eta gutxien erabiltzean datza, eta hauek berrerabiltzea, konpontzea, berritzea edo birziklatzea sustatzen du.
Horretaz gain, Zientziaren garapenean Bergarak izan duen garrantziaz jabetzeko ere aukera paregabea izan dugu.
Eguraldia lagun ez izan arren, bisita oso praktikoa eta interesgarria izan da. Merezi izan du ahaleginak, bai horixe!