DBH 4. mailakoak hornitzaileak ezagutzen

Aurten ere DBH 4 mailako ekintzailetza ikasgaiko ikasleok bazkide kooperatibak jarriko ditugu martxan. Iaz Bartzelonako eta Gijongo ikasleekin izan genuen harreman komertziala, eta aurtengoan harreman horiek norekin egingo ditugun aztertzen ari gara. Kooperatibak montatu aurretik baina, dagoeneko, hasi gara salduko ditugun produktuak hornituko dizkiguten hornitzaileen bila.

Aste honetan, adibidez, Gomiztegi Gaztandegian eta Txokolateixan izan gara, bertako produktuen ezaugarriak eta ekoizpen moduak ezagutzen. Gomiztegi zein txokolateixa bidelagun izan dituzte gure ikaslee kooperatibek azken urteetan eta bertako produktuek harrera oso ona izan dute.