Inauteri jaietan, txantxiku herrian...
Inauteri ospakizunak, Oñatin, gero eta indartsuago datoz. Txantxiku Ikastolan ere Oñatiko Inauteri Txikia eta egubakoitzeko mozorro festa ospatuko ditugu. Otsailaren 16 eta 17an, neguko esfortzuak atzean utzi eta udaberriari hasiera emango diogu gure itxura eraldatuz eta gorputza dantzan jarriz.
EGITARAUA
OTSAILAK 16, EGUENA
- 15:00etan emango zaio hasiera Oñatiko Inauteri Txikiari Unibertsitate aurrealdean. Herriko hiru ikastetxetako LH5. eta 6. mailako Dantzariei Hartza, Hartzaren Zaintzailea, Borreroak, Kondea, Kondesa edota Erraldoiak batuko zaizkie. Ibilbidea ondorengoa izango da: Unibertsitatea - Foruen Enparantza- Kale Barria- Atzeko Kale - Foruen Enparantza.
- OTSAILAK 17, EGUBAKOITZA
- Haur Hezkuntzan, 1 eta 2 urtekoek goizean zehar ospatuko dute. 3, 4 eta 5 urtekoak, 15:15 aldera, Ikastolako jolastokitik irtenda, San Juan Kalean behera, plazaraino kalejiran joango dira. Bertan, bueltatxo bat eman eta Ikastolara itzuliko dira. Ikastolako jolaslekuan jai giroan jarraituko dute.
- Lehen Hezkuntzako guztiek, aurrez prestatutako dantzak eskainiko dituzte herriko kaleetan zehar. Kalejira 15:00ak aldera abiatuko da Ikastolako jolaslekutik eta plazan amaituko da 16:15 aldera. Ibilbidea: Ikastola- Errementeri plaza- Goienako plaza- Kale Barria- Foruen Enparantza- Ikastola.
- Bigarren Hezkuntzakoek Inauterien inguruko jolasak, ginkana… izango dituzte gelan. TTAK taldeak, Txantxiku Ikastolako ikasleen euskara taldeak, antolatu eta bideratutako ekintzak izango dira. Mozorro lehiaketa ere antolatu dute.
- 16:30etik aurrera Gauargi taldearekin dantzaldia izango dugu Ikastolako jolaslekuan. Urtero bezala, txokolate solidarioa eskainiko da eta batutako dirua Beskoitzeko Ikastolara bideratuko da.
Oharra: eguraldi euritsua bada, egitarauak aldaketak izango ditu.
- Haur Hezkuntzan, 1 eta 2 urtekoek goizean zehar ospatuko dute. 3, 4 eta 5 urtekoak, 15:15 aldera, Ikastolako jolastokitik irtenda, San Juan Kalean behera, plazaraino kalejiran joango dira. Bertan, bueltatxo bat eman eta Ikastolara itzuliko dira. Ikastolako jolaslekuan jai giroan jarraituko dute.