Martxoak 8, etorkizuna amestu, oraina erreibindikatu
Urtero bezala, aurten ere, ikasleekin martxoaren 8aren inguruko hausnarketa egin dugu; eta egiten jarraituko dugu, beharrezkoa izaten jarraitzen duen bitartean.
Aurten, Txantxiku ikastolako komunitate osoa inplikatu da: ikasleak, gurasoak, langileak... Etorkizun hurbilean irudikatzen dugun bizimoduarekin amets egin dugu eta hori indartzeko, emakumeak ahalduntzeko, mezu, lelo, irudi edota marrazkiz ilustratutako hostoekin 'Txantxiku Ikastolako ametsen zuhaitza eta basoa' osatu ditugu ikastolako jolaslekuan. Eskerrik asko denoi zuen ekarpenengatik!
Bestalde, Bigarren Hezkuntzako ikasleek ekintza ezberdinak egin dituzte. DBH 1. mailakoek bertsoak idatzi dituzte, DBH 3. mailakoek komikiak edota DBH 4. mailakoek kartelak, adibidez.