Euskal Herria, harrera herria; bihar, zapatua, material bilketa

arrera Sarearekin elkarlanean 'Euskal Herria, harrera herria' izeneko proiektua jarriko dugu martxan. Proiektuaren helburua egungo migrazio-politikak salatu eta pertsona migranteei euskal herritarron babesa helaraztea izango du helburu.

Proiektuak hainbat ekintza izango ditu, eta Txantxiku Ikastolak horietako bitan hartuko du parte aurtengo iaksturtean. Alde batetik, etorkizun hobeago baten bila muga administratiboz gaindi migratu behar dutene laguntzeko material bilketa egingo dugu. Bestetik, Amets Arzallusekin solasaldi batean parte hartuko dugu "Miñan" liburuaren karietara. Aurreko urteetan antzeko ekintzak gauzatu izan dira DBH 3. mailako ikasleak protagonista direla, Social Sciences ikasgaian lana beren beregi lantzen delako. Hala, proiektu hauetan ere sustatzaile eta parte-hartzaile nagusiak DBH 3. mailakoak izango dira.

Proiektuari hasiera emateko, bihar, zapatua, material bilketari ekingo zaio, Guraso Kontseiluaren eskutik. Ondoren, martxoaren 20tik 31ra bitartean, ikastolan jarraituko dugu materiala biltzen.

Bihar, zapatua, goizeko 11:00etatik 13:00etara bitartean, Kale Barrian, Txokolateixa ondoan, ondoko materiala bilduko dugu:

  • Telefono mugikorrak (posible bada, kargagailuarekin).
  • Mendirako oinetakoak.
  • Mendirako txamarrak.
  • Mendirako prakak.
  • Motxilak.

*Pertsona helduentzako materiala da bilduko dena.