Ou, Pitxu, ou!!!

DBH 4. mailako ikasleak neguko jaiak aztertzen ibili dira: inauteriak, santa ageda… Eguenean Zuberoako Maskaradak ezagutzeko aukera izan zuten. Izan ere, Jon Mikel Intxausti, ikastolako gurasoa, etorri zen hauei buruz berba egitera.

Jon Mikel maskaraden apasionatua da. Duela 30 urte joan zen lehen aldiz bat ikustera eta harrezkero, ia urtero ikusi ditu. Argazkilaritza ere oso gogoko duenez, bidaia horietan argazki asko atera ditu. Baita erakusketak egin ere. Artxibo fotografiko hori baliatuz azaldu zuen zer diren maskaradak: barrikadak, ofizioak, pertsonaiak, sinbologia...

Horrez gain, Zuberoaz, euskaraz, ahozko transmisioaz, kohesio sozialean maskaradek duten garrantziaz… ere aritu zen. Ikasle gehienek gustura entzun zituzten bere azalpenak. Eskerrik asko, Jon Mikel!!!