Skip to main content

Albisteak

Atzoko egunez, eta inauteri jaiei hasiera emanez, LH 5. eta 6. mailetako ikasleek Oñatiko Inauteri Txikia kalera eraman zuten, inguru guztiak musikaz eta dantzaz betetzen zirelarik.
DBH 3. mailako ikasleek bisita berezia egin dute Garaia Parke Teknologikora, Neska eta Emakume Zientzialariaren Nazioarteko Egunaren harira, eta zientzia eta teknologiaren mundua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.
LH 5. mailako ikasleok urtarrilaren 30ean bisita oso berezia jaso genuen ikastolan: Sheila, ingeles natiboa, eta Beatriz, ikastolako ingeleseko irakasle ohia. "Herri txiki, altxor handi" proiektuan murgilduta gaudenez,…
LH 5. mailako ikasleok, hurrengo proiektua aitzikitzat hartuta, Natur eskolakoekin egindako irteeraz gozatzeko aukera izan genuen, kontsumo arduratsua lantzeko asmoz.
Lehenengo eta bigarren mailako ikasleek inauterietako pertsonaia berezi batzuen bisita izan dute: txokolateroa eta borrareroena.
Izenburuko galderari erantzunez DBH 1. mailako ikasleek proiektu bat garatu dute LABeko saioetan. Plastika, musika eta teknologia uztartzen dituen gai honek ikasleen sormena garatzea du oinarri.
Astelehenean, otsailaren 2an, LH 6. mailako ikasleek euskarako Eskuartean unitateari amaiera berezia eman zioten. Horretarako, LH 4. mailako ikasleei zuzendutako eskulan tailerrak antolatu eta aurkeztera joan ziren.
Otsailaren 2an, LH 1etik LH 6rako ikasleen gurasoendako bilera informatiboa egin genuen, ebaluazio hezigarriaren oinarriak azaltzeko eta otsailean jasoko duten ebaluazio-boletinaren xehetasun nagusiak aurkezteko.
Aurten ere martxan da Txantxikuak 2zirik proiektua, lehen sorospenen inguruko ezagutzak zabaltzeko helburuari eutsiz. Abendutik urtarrilera bitartean, ikastolako hainbat mailatan aritu gara larrialdi baten aurrean nola…
Eguazten goizean Santa Ageda bezpera ospatu genuen ikastolan. Jolaslekuan, plazan eta ikastola aurrealdean abestu genituen ohikoak diren kantuak, baita lurra esnatzeko “Oles Oles” ere eta etapa desberdinetako ikasleak batu…
Aurten ere, Txantxiku ikastolako Batxilergo 1. mailako eta 2. mailako ikasleek euskarazko C1 ziurtagiria ateratzeko aukera izan dute ikastolan bertan.
‘Gaur’ izeneko ikasgaian inmigrazioaren gaia landu ondoren, gure herrian dagoen Zehar elkartearen errealitatea gertutik ezagutzea izan da DBH 3. mailakoek egindako bisitaren helburua.