DBH-ko irakasleek formazioa izan dute ‘Harremanak’ elkarteko kideekin

Irakasleen eta ikasleen arteko harremanak nola hobetu daitezkeen lantzeko asmoz, DBH-ko irakasleek formazio saioa izan zuten asteazkenean Harremanak elkarteko Olatz Berastegi eta Mireia Agirre psikoterapeuta eta psikologoekin.

Saioaren helburuak ondokoak izan ziren: nerabeek dituzten jarrera eta jokabideen zergatiak ulertzea, ikasgelan suertatzen diren egoera gatazkatsuetan irakasleak nola jokatu dezakeen aztertzea eta irakasle eta ikasleen arteko harreman osasuntsuak lantzeko oinarriak ezagutzea. Oso saio interesgarria izan zen eta irakasleak ikasitakoak eguneroko jardunean aplikatzeako gogoz daude.

Etiketak: