55. urteurrenari amaiera emateko ikasle ohien kontzertu berezia!
Txantxiku Ikastolaren 55. urteurrenari amaiera emateko, ikasle ohiek osatutako musika taldeek kontzertu berezia eskainiko dute. Gaztelekuan izango da, azaroaren 4an, zapatuan, arratsaldeko 19:00etatik 21:30etara. Eta barra eta pintxo zerbitzua egongo da.
Hasteko, kontzertu hau emateko “sortu” diren bi talde izango ditugu. Alde batetik, 2000ko hamarkadakoek osatutakoa, eta bestetik, 90eko hamarkadakoena. Talde bakoitzak 30 minutuko kontzertua eskainiko du. Eta amaitzeko, partaide guztiak ikastolako ikasle ohi dituen GUSB taldeak ordubeteko kontzertua emango du. Plan bikaina da; animatu!