LH 6. mailakoak Zumaian Flyscha aztertzen

Pasa den egubakoitzean, urriak 27, Lehen Hezkuntzako 6. mailakoak Zumaiara joan ginen, eta bertan, flysch-a aztertzen egon ginen. Irteera hori EKI proiektuko ‘Gu gara lurra bera’ unitatearen jarduera osagarri gisa antolatu genuen.

Zumaiako Algorri natur baliabideen interpretazio zentroan hainbat azalpen jaso ostean, ibilaldia egin genuen flysch-a bertatik bertara ikusteko. Eguraldia lagun, egun ederra igaro genuen Zumaian, eta gure arteko harremanak sendotzeko ere aukera paregabea izan genuen.

Etiketak: