Olentzero eta Mari Domingi ikastolan izan dira

Goizeko lehenengo orduetan Olentzero eta Mari Domingik Haur Hezkuntzako guneak bisitatu dituzte eta ilusio izugarria egin digu! Ikasleen eskutitzak, marrazkiak… jaso dituzte eta opariak ekarri dizkigute. Lehen Hezkuntzako ikasleok, berriz, kalejira egin dugu Olentzero eta Mari Domingirekin eta guztiok batera gabon kantak abestu ditugu. Ikastolako patioan, ikasturtean zehar oso baliagarriak izango zaizkigun opariak jaso ditugu eta oso pozik geratu gara. Etorri datorren urtean ere Olentzero eta Mari Domingi, zuen zain egongo gara eta!

DBH 2. mailako ikasleek prestatu duten azoka ikusgarriaz ere gozatu dugu. Etxetik ekarri dituzten jaki goxo-goxoak erosteko aukera izan dugu bertan, baita txistorra eta patata tortila jatekoa ere. Jai giro ezin hobea izan dugu! Milesker Olentzero eta Maridomingi!

Gogoratu, halaber, etzi, abenduak 24, 11:30ean ikastolako patiotik abiatuta, kalez kale gabon kantak abestuko ditugula. Familia guztiak animatu nahi ditugu ekintza honetan parte hartzera. Etorri zaitezte!