Astelehenean Santa Agedaren aldeko koplak abestera irtengo gara

Santa Ageda bezpera otsailaren 4an den arren, datorren astelehenean, hilak 5, Lehen Hezkuntzako ikasleak Santa Agedaren aldeko koplak abestera irtengo gara. Izan ere, garatu dugun proiektu batek dion bezala ‘Gure erroak’ indartzea eta ‘Gure kultur ondarea’ babestea gure oinarrietan dago.

Ekitaldiari goizeko 11:00etan emango diogu hasiera ikastolako jolaslekuan. Ondoren, Txantxiku ikastolako Bigarren Hezkuntzako eraikinera joango gara, eta kalejira herriko plazan amaituko dugu. Kontzejupean udaleko ordezkariei hainbat kopla abestuko dizkiegu.

Jarduera horretarako ikasleek etxetik txapela (aukeran), makila eta zapia ekarri beharko dituzte.

Etiketak: