Hide gurean

DBH 2. mailako ikasleok bigarren PROIa amaitu dugu: Sar Dadila Kalabazan. PROIan zehar “Nola lagundu diezaiokegu euskarari datozen garaietara moldatzen?” galdera gidaria erantzuten ibili gara. Horretarako euskararen bilakaera historikoa ikasi dugu: euskaren mugarri nagusiak zein izan diren, zein oztopo izan dituen eta nola egin zieten aurre garaiko euskaldunek. Ostean, gaur egungo eta etorkizuneko erronkak identifikatzen egin dugu lan eta euskarak irauteko nola lagun diezaiokegun hausnartu dugu. Amaiera emateko, astelehenean, Hidenao Dohino gonbidatu genuen. Horren gustura egon ziren LHko 6. mailakoak, ezen DBH 2. mailako ikasleek ere ez genuela aukera galdu nahi izan.

Hidek Japoniatik irten eta Oñatin amaitu arte egindako bidea zein izan den azaldu zigun. Historia ikasketak jarraitzeko joan zen Madrilera eta handik egin zuen honako bidea. Lagun euskaldunak egin, gero eta euskara gehiago ikasi eta poliki-poliki Olabarrietan bukatu arte. Argi du euskarak horrenbeste irautearen arrazoietako bat euskaldunon sarea dela! Bai eta hizkuntza bat ikasteko bere kulturan murgiltzea ezinbestekoa dela ere! Eskerrik asko Hide guregana etortzeagatik! Plazera izan da!

Etiketak: