Skip to main content

Albisteak

Martxoaren 8a igandea denez, gaur ospatu dugu Emakumeen Nazioarteko Eguna Txantxiku Ikastolan: Feminismoaren garrantzia azpimarratu dugu eta ikasleen hausnarketa sustatu.
Txantxiku Ikastolaren Astea ospatzeko eta harremanak sendotzeko, apirilaren 18an, zapatu goizeko ekintzei jarraipena emanez bazkaria antolatu dugu.  Bazkarirako txartelak erosi beharko dira, 16 €-tan.
Joan den egubakoitzean, otsailaren 27an, Batxilergoko lehenengo mailako eta Haur Hezkuntzako ikasleek irteera egin zuten batera.
Pasa den astean, LH 4. mailako ikasleek bisita berezi bat jaso zuten: Bizipoza eskolako eragilea den GALUHA elkarteko kideak gure ikastolan izan ziren, Mendebaldeko Sahararen errealitatea gertutik ezagutarazteko.
Pasa den egubakoitzean, DBH 2. mailakook Hemen-eko ‘Gernikaren bilobak’ unitatean ikasitakoak bertatik bertara ikusteko asmoz, Gernikara txangoa burutu genuen.  Han Bakearen Museoa eta Batzar Etxea bisitatu genituen.
Mirari Malbadi gurasoa gurera etorri da parte hartzen duen elkartasun-proiektua azaltzera.
DBH 3. mailako sei ikasle Goiena komunikazio taldearen egoitzara joan dira Galdegazte saioa grabatzera. Programan elkarrizketatua Izar Mendiola artista eta ilustratzailea izan da.
Pasa den Otsailaren 23an Batxilergo 2. mailako Psikologia eta Administrazioko ikasleak ikasgaiekin lotutako irteerak izan zituzten. 
Aste honetan, Face to Face antzerki konpainiaren eskutik, ingelesezko antzezlanez gozatzeko aukera izan dute 5 urteko zein LH 1. eta 2. mailako ikasleek.
LH 5. mailako ikasleek sormenez beteriko lehenengo lauhilekoa osatu dute LAB IEMean.
Aurten ere, Natur Eskolak, ingurumen jardunaldien testuinguruan, erakusketa bat prestatu du Kultur Etxean. Kasu honetan ‘Fungi? Onddo!’ erakusketa.
Beste urte batez DBH 3. mailako ikasleek esperientzia inspiratzaile bat bizitzeko aukera izan dute, Real Sociedad Fundazioari esker.