Danborrada ikastolan
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu genuen. Gelan prestatutako txanoak jantzi genituen eta danbor hotsez gozatu genuen egubakoitz goiza. Gainontzeko ikasleak gu ikustera etorri ziren plazara eta DBHko ikasleek lagundu ziguten ibilbidean zehar.
Giro ederra izan genuen eta asko poztu gintuen familiako kide eta lagun pila bat gu ikusi eta txalotzera hurbildu izanak. Eskerrik asko guztioi!