Ekintzailetzako ikasleak Gomiztegin
DBH laugarren mailako ekintzaileek, ikasle kooperatiba proiektua aurrera eramateko hornitzaileak bilatzen aritu gara Gomiztegi gaztaindegian. Bailarako beste hornitzaileen produktuekin katalogo goxoa prestatuko dugu Espainiako beste ikastetxe bateko ikasle kooperatiba batekin harreman komertziala egiteko. Gomiztegin, produktua ezagutu, erosketa baldintzak zehaztu eta gazta dastatzeko aukera izan dogu. Mila esker Ainhoa emandako azalpen guztiengatik!