Jan ezazu!
GOGOZ JAN! GOGUAKIN JAN !
Gaur fruta eta barazki freskoaren aldeko Munduko eguna ospatuko dugu!
Elikaduraren piramidearen oinarrian aurkitzen ditugu frutak eta barazkiak. Egunean 5 arrazio (anoa) jatea gomendatzen digute: 3 fruta ale eta 2 barazki arrazio. Elikagaiok eguneroko 5 jatordutan banatzea posible dela ikasiko dugu.
Jolas-ordu garaia, aukerako momentua da fruta jateko! Horrela SUSTRAI fruta dendak garaiko frutan protagonista diren MANDARINAK ekarriko ditu gurera.
Goizean zehar, Amaia Diaz de Monasterioguren dietista eta nutrizionistak fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko tailerra landuko du LH3ko taldeekin.