Errigora egitasmoa martxan da

Errigora proiektuak Euskal Herria du lurzoru eta elkarlana, lanabes. ‘Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka’ lelopean udazkeneko kanpaina abian jarri du. Ikasturte honetan ere, AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sareak elkarlanean ERRIGORA egitasmoa martxan jarriko du.

Errigorak Nafarroa hegoaldeko “eremu ez euskalduna” deitua du ardatz eta bere helburuak, besteak beste, hauexek dira: eskualde horretako produktuak Euskal Herriko plazan salgai jartzea, elikadura subiranotasuna bultzatzea eta horiekin batera, “eremu ez euskaldun”eko euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea. Beraz, hango produktuak Euskal Herrian zabalduz, etekin ekonomikoaren zati bat zonalde horretako euskalgintzara bideratzen da.

Saskia eskatzeko epea: Urriaren 27tik azaroaren 12ra bitartean

Eska ezazu zeurea!

Etiketak: