errigora

Errigorako eskaerak

Neguko garai honetan, urtero bezalaxe, Errigorako kanpaina martxan da eta ikastolan, produktuak eskatu eta eskuratzeko aukera izango duzue. Kanpainaren  informazioa beheko linkean aurkitu dezakezue. Eskaintzak azken urteetako ildoa jarraituko du, kontserbak, olioa eta arroza eskatu ditzakegu eta, horretarako, ondorengo galdetegia osatu behar da martxoaren 10a, asteartea, baino lehen.

PRODUKTUEN ESKAERA EGIN

Hemen da ERRIGORAko kanpaina berria!

Heldu da ERRIGORA kanpainaren zazpigarren edizioa eta, beste behin, Nafarroa hegoaldeko produktuaz gozatzeko aukera daukagu. Hainbat berritasunekin dator eta, horietako bat, kaxen eskaintzan izango da. Orain arte zuria eta beltza bazeuden, aurtengoan berdea (ekologikoa) ere izango da. Eskaerak lotura honen bitartez egin dezakezue.

Errigorako saskiak eskatzeko aukera

Bost urte dira Nafarroa hegoaldeko ikastolen aldeko ekimen hau hasi zenetik. Beti ere helburu batekin: ateratako etekinarekin, euskararen alde jardun eta eta lurralde hauetako ikastoletan inbertitzea. Aurtengoan ere, Nafarroa hegoaldeko produktuak dastatzeko aukera izango dugu Errigorako saskien bitartez. Guztia errazagoa izan dadin, ikastolan bertan eskatzeko aukera izango duzue gaurtik hasi eta azaroak 9 bitartean.

Errigorako UZTABERRIA kanpaina

Errigoratik berriro ere martxan da UZTABERRIA kanpaina, Nafarroako hegoaldeko euskalgintza eta ikastolak eta bertako nekazariak babesteko Errigorak udaberriaren atarian egiten duen kanpaina. Kanpaina berri honekin Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-loteak eskatzeko aukera izango da. Berritasunez josita dator aurtengo ekitaldia:       

Errigora Kontserbak

errigoraKontserbak

Kontserba loteen txanda datorkigu berriro ERRIGORA proiektuaren eskutik. Maiatzaren 12tik 23ra Nafarroako  hegoaldean ekoitzitako zazpi kontserba ezberdin kopuru ezberdineko lotetan kontsumitzeko aukera  eskaini nahi dizuegu, betiere ingurumena errespetatuz eta elikagaien sektoreko langileei begirunea galdu gabe, auzolanean eta euskara jomuga. Kanpaina honetako eskaintza ekoizlearen jatorrizko prezioan eskatzeko aukera emango dugu, horrela, Nafarroaren hegoaldekoak propio diren produktu hauek Euskal Herri osora zabalduz.

Errigora Olioa Eskutik Eskura

errigora

Errigorak berriro eskaintza interesgarri bat helarazi digu eta Nafarroatik zuzenean datorkigun ekimen honekin bat eginik, geuk eskaintza hau zeuen eskura jarri nahi dugu. Oraingo honetan OLIOA datorkigu ESKUTIK ESKURA. Aukera ezin hobea bertako uztak emandako urre likidoaz gozatzeko. 

Errigorako Saskiak Salgai

errigoraSaskia15

Beste urte batez bat egin dute Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen elkartea eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina aurkezteko. Tokiko produktuen saskia saltzeaz gain, bertako irabazien portzentaje bat, Erriberako euskararen aldeko proiektuetara bideratzen da. Zehatzago esateko, aurtengo diru ekarpena ondorengo hiru proiektuetara joango da:

Errigora: Olioa ere eskutik eskura!

errigora

Errigorak berriro eskaintza interesgarri bat helarazi digu eta geuk Nafarroatik zuzenean datorkigun ekimen honekin bat eginik, eskaintza hau zeuen eskura jarri nahi dugu. Asko gara udazkeneko kanpainako keinuaz harago, gure kontsumo ohiturak birplanteatu eta, urrunekoen ordez, urte osoan bertoko jakiak kontsumitzeko prest gaudenok. Horretara dator ESKUTIK ESKURA, Nafarroa hegoaldeko produktuak herriz herri eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzera,
despentsa urte guztirako betetzeko. On egin!

Errigora egitasmoa martxan da

errigora

Aurreko astean jakinarazi genizuen bezala, Nafar erriberako AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sareak elkarlanean  Errigora ekimena jarri dute beste urte batez abian. Tokiko produktuen saskia saltzeaz gain, bertako irabazien portzentaje bat, Erriberako euskararen aldeko proiektuetara bideratzen da.

Errigora egitasmoa martxan da

errigora

Errigora proiektuak Euskal Herria du lurzoru eta elkarlana, lanabes. ‘Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka’ lelopean udazkeneko kanpaina abian jarri du. Ikasturte honetan ere, AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sareak elkarlanean ERRIGORA egitasmoa martxan jarriko du.

RSS - errigora-era harpidetu