Errigora egitasmoa martxan da
Aurreko astean jakinarazi genizuen bezala, Nafar erriberako AEK, Sortzen, Ikastolen Elkartea eta Zazpiak Bat Harreman Sareak elkarlanean Errigora ekimena jarri dute beste urte batez abian. Tokiko produktuen saskia saltzeaz gain, bertako irabazien portzentaje bat, Erriberako euskararen aldeko proiektuetara bideratzen da.
Saskiaren eskaria Txantxiku Ikastolako idazkaritzan egin dezakezue urriaren 27tik azaroaren 12ra bitartean. Saskiaren salneurria: 50 euro da (saski bera merkatuan erosita 50 euroko salneurria izango luke, alabaina, herritarren lan boluntarioa dela medio, kasu hartan %25 euskarari bideratzea errealitate bihurtzen da).