Inauteriak ate joka ditugu!!!

Otsailaren 28an, egubakoitza, ekintza ugari Txantxiku ikastolan. Azken urteotan bezala, aurten ere, inauteriak ospatuko ditugu Txantxiku Ikastolan. Aurtengoan jaia otsailaren 28an izango da. Ohi denez, ikasturte honetan ere, jantziak, apaingarriak, abestiak, dantzak eta gainerakoak, irakasle eta ikasleek ikastolan egin eta landu dituzte. Hona hemen aurten aurkeztuko ditugun mozorroak:

  • Haur Hezkuntza: BARRASKILO (1 urtekoak), ERLE (2 urtekoak), MATXINGORRINGO (3 urtekoak) KILKER (4 urtekoak), TXIMELETA (5 urtekoak)
  • Lehen Hezkuntza: COWBOY. Ikasleek ikastolan egingo dute dagokion eskulana (zaldiaren burua) eta etxetik metro bat inguruko luzera duen makila ekarri beharko dute. Gure web orrian cowboy mozorroa egokitzeko ideiak ikus ditzakezue. Argazkiak hemen:

EGITARAUA

A) ORDUTEGI LEKTIBOAN (arratsaldeko 14:30etik 16:30era)

  • Haur Hezkuntzakoak 15:30ak aldera kalejira egingo dute. Ibilbidea honako hau izango da: Ikastola/azoka plaza/herriko plaza/Santa Ana/Ikastola. Ondoren jolaslekuan jai-giroan egongo dira: musika, dantzak... eta ikasleak jolaslekuan egongo diren tarterako gurasoontzat ere gune bat egokituko dugu. Ekitaldi horietan Bigarren Hezkuntzako ikasleen laguntza izango dute, bai kalejiran, baita trikitilariek eskainiko dituzten soinu alaiekin ere.
  • Lehen Hezkuntzakoek berriz, musika eta dantzekin, herriko kaleak girotuko dituzte. Kalejira arratsaldeko 16:00ak aldera herriko plazan bukatuko da, eta bertan ikasleek ikasi dituzten dantzak ikusteko aukera izango da.

B) Arratsaldeko 16:30etik 18:00etara Ikastolako jolaslekuan ikasle, guraso eta irakasleontzat JAIA (txokolate-jana, DJ batekin musika eta dantzak…).

Anima zaitezte!!!!!

Etiketak: