Debagoiena Ezagutzen

Debagoiena ezagutzen ari dira Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak eta oraingoan talde horretako guraso den Izar Salaberriren bisita izan dute. Izarrek Oñatiko Artxiboan lan egiten du eta hango funtzionamenduaren berri eman die ikasleei: zein dokumentu dauden artxiboan gordeta, zertarako, noren izenean... Oñati herriak izan dituen aldaketak erakusteko antzinako zenbait argazki eta plano ere ekarri ditu . Ikasleak oso gustura egon dira Izarrekin eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu.