5. mailakoak Tolosako Titirijaian

Goizean Kataluniako Farres Brothers taldearen “La maleta de Agustí” ikuskizunean egon ginen. Arazoetan sartzeko erraztasunaz eta bertatik ateratzeko zailtasunaz hitz egiten du Agustí Centelles argazkilariaren bizitzan oinarriturik. Amaieran Pep Farrés eta Jordi Farres bikotearekin solasalditxo bat izan dugu. Guganako oso jarrera hurbila azaldu dute.

Arratsaldean Euskadi Txotxongilo taldearen eskutik “ Danborren hotsa “ istorioa ikusteko aukera izan dugu. Donostian duela 200 urte gertatu zen guda eta suntsipenezko istorioan oinarritutako ikuskizuna da, hain zuzen ere. Ikasleek antzezlan hauek biziki jarraitu dituzte.

Etiketak: