LH 5

LH 5. mailakoak konstelazioak ezagutzen, Ilatargi astronomia taldearen eskutik

Pasa den eguen arratsaldean, azaroaren 16an, 5. mailakook Ilatargi Astronomia elkarteko kidea eta ikastolako gurasoa den Itziar Egigurenen bisita jaso genuen, Inguruneko arloan lantzen ari garen proiektuaren "jira eta bira, eguzkiari begira" atalari lotuta. Itziarrek konstelazioak zer diren azaldu zigun, hauei buruzko istorio interesgarriak kontatu zizkigun eta urtaroaren arabera sailkatuta, zeruan nola behatu ditzakegun erakutsi zigun, mapa mutu batean identifikatu genituelarik.

Bizitza Jirabiran LH 5.mailakoen eskutik

Aste honetan EKI proiektuko Bizitza Jirabiran unitatearen jarduera osagarri gisa LH 5. mailako ikasle eta irakasleak Pake-Leku elkartean egon gara, eta lau hilabete hauetan landu eta ikasi duguna azaldu diegu gure aitona-amonei zein Pake-Leku elkarteko bazkideei.

5. mailakoak Olaten

olaten5maila

Joan zen ostegunean 5. mailako ikasleok Olateko zentral hidroelektrikoan izan ginen. Bertan lana egiten duen Pello Santa Cruzek azpiegitura eta argi indarra sortzeko prozesua azaldu zigun. Gaia lantzen jarraitzeko gogoarekin bueltatu ginen ikastolara... MILA  ESKER, PELLO!!!!

Beheko irudiaren gainean klik egin argazki album osoa ikusteko.

Death By Haircut

A ze istorio zirraragarria bizi izan genuen 5. eta 6. mailako ikasleok Face to Face-eko aktoreekin!!! Sweeney Todd ile-apaintzaileak erregina hil zuen, eta Mrs Lovettek gorpua saltxitxak egiteko erabili zuen!!! Shirley Holmes inspektore ospetsuaren eta bere laguntzaile Dr Watsonen esku egon zen misterioa ebaztea, baina bidean beste hainbat gorpu edo hilotz agertu ziren. Azkenean, gure ikasleen laguntzarekin, hiltzailea atxilotu ahal izan zuen Shirleyk.

Tolosako Txotxongilo Jaialdia

txotxongiloak

Pasa den martitzenian, LH 5. mailakook, Tolosako Txotxongilo jaialdian egon ginen. Goizean "Juan soldado" antzezlana ikusi genuen. Bazkalostean, berriz, minbiziaren prebentzioaren inguruko proiekzio bat ikusteko aukera izan genuen eta ondoren "Altxorraren uhartea" txotxongiloekin egindako antzezlana. Oso ikuskizun interesgarriak izan dira eta hainbat gauza ikasi ditugu antzerkigintzaz.

LH 5.mailakoen Antzerki Tailerreko emanaldiak

antzerkiTailerra

LH5eko ikasleek antzerki saioak aurrera eraman ditugu Iurgi Etxebarriarekin. Bere zuzendaritzapean “Aitategia", “Txangoz Txango Gorritxorekin” eta “Mitologia” artelanak plazaratu ditugu bi egun desberdinetan.

Ikasleak oso motibatuta, giro onean, pozik, gustura... Denon arteko elkarreraginez lana aurrera ateratzea lortu dugu. Mila esker, Iurgi, erakutsi diguzunagatik, izan duzun gertutasunagatik!!! Benetan txalogarria ere ikasleek erakutsi duten jarrera!!!

5. mailakoak Tolosako Titirijaian

Goizean Kataluniako Farres Brothers taldearen “La maleta de Agustí” ikuskizunean egon ginen. Arazoetan sartzeko erraztasunaz eta bertatik ateratzeko zailtasunaz hitz egiten du Agustí Centelles argazkilariaren bizitzan oinarriturik. Amaieran Pep Farrés eta Jordi Farres bikotearekin solasalditxo bat izan dugu. Guganako oso jarrera hurbila azaldu dute.

Astronomia Saioa

Urriaren 30ean, Manu Arregi, astronomian aditua, LH5eko mailakookin izan zen. Arratsaldeko saioan unibertsoaren gainean hainbat azalpen eman zizkigun. Ilunabarrean, ikasleak, gurasoak eta irakasleak Manuren gidaritzapean Torrealden zeru gangaren behaketa egin genuen. Benetan interesgarria! Manuk beste behin, denoi jakin-mina piztu digu.

RSS - LH 5-era harpidetu