Gu izango al gara etorkizuneko ikerlariak?
Azaroaren 25ean, Batxilergo 2ko ikasle batzuk eta orientatzailea, BIODONOSTIAra joan ginen. Azkenaldi honetan Biologia munduan egiten ari diren ikerkuntzen berri jaso genuen. Aritzek, bertako ikerlari batek, Osasun Ikerketa Institutu honen nondik norakoa azaldu zigun eta hainbat lankiderekin esku artean dituzten ikerketak erakutsi zizkigun. Hainbat metodo erabiliz, arazo gehien ematen dituzten gaixotasunei (alzheimerra, minbizia… ) aurre egiteko ikerlanak azaldu zizkigun. Zinez interesgarria!