Azaroaren 19an, Batxilergo 2 mailako Zuzenbideko ikasleak Donostiako Justizia Jauregira joan ginen eta auzitegian bi epaiketa jarraitzeko aukera izan genuen. Maila bereko Mekanikako ikasleak, berriz, Oñatiko Garay lantegian izan ginen, eta fabrikazio prozesuaren atal batzuk eta materialen saiakuntzak egiten dituzten laborategia ikusi genituen. Psikologiako ikasleak, aldiz, Donostiako ʺBCBLʺ garuna eta hizkuntzaren arteko erlazioa ikertzen duen zentroan izan ginen. Bertan, ikerketen emaitzen berri jaso eta laborategia ikusteko aukera izan genuen.