Txantxiku Ikastolaren 50. urteurrena
Azaroaren 11n 50. Urteurrena antolatzeko lehen bilera egin genuen: 20 langile, 5 guraso eta 3 ikasle-ohi gerturatu ginen. Talde txikietan bildu eta 2016/2017 ikasturtean zehar egin daitezkeen ekintzen zerrenda osatu genuen. Ondoren, talde bakoitzean jasotakoa bateratu genuen talde handian. Ideia asko eta askotarikoak izan ziren bileran eta aipatzekoa da bertaratutako guztien INPLIKAZIOA ETA GOGOA.
Hurrengo urratsa zein izango den ere definitu genuen: izandako ideiak sailkatu eta horien araberako komisioak antolatuko ditugu. Hurrengo bileran komisioen aurkezpena egin eta talde bakoitzak bere ibilbidea hasi beharko du: koordinatzaile pare bat izendatu, zein ekimen jorratu erabaki, kronograma bat ezarri, hurrengo bilerarako data zehaztu..
Hurrengo bilerarako deialdia egiteko sare sozialak erabiltzea ere erabaki genuen, horrela oihartzun handiagoa izango duelako. Besterik gabe, ESKERRIK ASKO bertaratutako guztioi!