txantxiku ikastola

Gabonetako egitaraua prest!

GabonetakoEgitaraua

Gabon garaia dela-eta Txantxiku Ikastolan hainbat ekintza antolatuko dugu. Honako hau da ikasturte honetako egitaraua:

ABENDUAREN 22a, EGUENA

  • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek BEC-en dagoen Gabonetako Haurren Parkea bisitatuko dute.

ABENDUAREN 23a, EGUBAKOITZA

OLENTZERO eta MARI DOMINGI IKASTOLAN

Nepal lagunduz

Nepal

Txantxiku ikastolak, Nepalen izandako lurrikara dela eta, Oñatin sortu den Nepal Lagunduz taldeak ostiral honetarako antolatu duen jaialdira gonbidatzen zaituzte.
Jaialdian, Nepali buruzko diaporama bat ikusteaz gain, nepaldar talde batek prestatutako pintxoak dastatzeko aukera izango duzue.  Jaialdia 18:30ean hasi eta 21:00ak inguruan bukatuko da.  
Hurbildu  gaitezen plazara eta adieraz diezaiogun elkartasuna Nepalgo herriari!

 

2014-2015eko Ikasbidaia

Saioa Garay eta Jon Igartuaren eskutik, 2014-2015eko ikasbidaiaren bideoa ikus dezakezue hemen...

Bertan Jaca eta inguruko tokien historia eta hainbat datu erakutsiko dizkigute (Done Jakue bidea, katedrala, udaletxea, ciudadela, erlojuaren dorrea, izotz pista, Astungo eski estazioa...)

 

Atsegin izango duzuelakoan:

Gabonetako egitaraua

Gabon garaia dela-eta Txantxiku Ikastolan hainbat ekintza antolatuko dugu. Honako hau da ikasturte honetako egitaraua:

ABENDUAREN 22a, ASTELEHENA

  • Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek BEC-en dagoen Gabonetako Haurren Parkea bisitatuko dute.

  • 15:00etan OLENTZERO antzerkia HHko ikasleentzat (2 urtetik gorakoentzat).

ABENDUAREN 23a, MARTITZENA

Txantxiku Ikastolaren 50. urteurrena

txantxiku

Azaroaren 11n 50. Urteurrena antolatzeko lehen bilera egin genuen: 20 langile, 5 guraso eta 3 ikasle-ohi gerturatu ginen. Talde txikietan bildu eta 2016/2017 ikasturtean zehar egin daitezkeen ekintzen zerrenda osatu genuen. Ondoren, talde bakoitzean jasotakoa bateratu genuen talde handian.

Abenduak 3: Euskararen Eguna

euskararenEguna

Euskararen Eguna: zergatik abenduaren 3an?

1552ko abenduaren 3an Xabierko Frantzisko hil zen eta, kondairak dionez, hil aurreko azkenenko hitzak bere ama hizkuntzan esan zituen, hau da, euskaraz. Eta 1949 urtean Eusko Ikaskuntzak abenduaren egun hau ezarri zuen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Azkenik 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionlizatu zuten.

Guraso eta Irakasleen arteko bilerak

Gurasoen Bilerak

Azpiko koadroan datorren astean egitekoak diren guraso eta tutoreen arteko bileren egutegia ageri zaizue. Gogoratu bilerok zuen seme-alaben geletan izango direla arratsaldeko 18:00tan. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako bilerek irauten duten bitartean 11 urte arteko ikasleentzat zaintza zerbitzua ere eskainiko da.

Matrikulazioa

Matrikulazioa
Matrikulazio garaian gaude eta guraso askok interesa azaldu duzue zuen seme-alabak Txantxiku Ikastolara ekartzeko... Albiste honetan ikastolaren gaineko dokumentu interesgarriak aurkitzeaz gain, egun ikastolako ikasleek ikastolaz duten iritzia islatzen duten bideoak ere aurkituko dituzue.
RSS - txantxiku ikastola-era harpidetu