Txantxi Moneta Sozialaren Aurkezpena

Pasa den ostegunean, abenduaren 4an, Oñatiko Udaleko Iosu Lizarralde etorri zen Batxilergoko 2.mailako geletara Txantxia, Oñatiko moneta soziala, aurkeztera. Azaroan martxan jarritako ekimen berri honek, tokiko saltoki txikiak sostengatzea du helburuetako bat. Josuk, moneta honen inguruko xehetasun guztiak azaldu zizkigun (non eta noiz eskuratu daitezkeen Txantxiak, non diren erabilgarriak, onurak,...) eta hainbat Txantxi ere ekarri zizkigun ikusi eta ukitu ahal izateko. Eskerrak eman nahi dizkiogu Josuri eskainitako azalpen guztiengatik.

Etiketak: