Jon Odriozola eta Murias taldearen aurkezpena

Abenduaren 5ean LHko 5. eta DBHko 1. mailako ikasleak Jon Odriozolarekin solasaldia izan genuen. Euskal Herrian betidanik jarraitzaile askodun kirola izanik, eta gure ikastolako gurasoa denez, geure artera bere talde berriaren aurkezpena egitera gonbidatu genuen. Berarekin batera Jon Ander Insausti Mutiloakoa eta bergararra den Eneko Lizarralde txirrindulariak etorri ziren. Hiruron artean, Murias talde berria ezagutzeko aukera eskaini ziguten. Garrantzitsuenetariko ezaugarria euskaldunekin osatutako taldea dela adierazi zuen. Ikasleen jakinmina ere asetu zuten.Oso gustura egon ginen.