Elkartruke aberasgarria

Dakizuenez, otsailaren 20tik 27ra Bretainiako Lise Diwan ikastetxeko 15­16 urteko 29 ikasle eta euren irakasleak egon dira gure artean. Mila bizipenez, era guztietako emozioez eta urduritasun momentuez betetako astea izan zen guztiontzat, bai ikasleontzat, baita ikasle horiek hartu dituzten familietako kideontzat ere, baina, oro har, esperientzia ederra izan dela aitortu digute guztiek.

Lerro hauen bidez gure eskerrik beroena agertu nahi dizuegu ikasleoi erakutsi duzuen jarrera bikainagatik, eta trukean parte hartu duzuen ikastolako ikasleon senitartekooi, zuen lankidetzarik gabe trukea antolatzea ezinezkoa izango litzateke­ eta. 

Trugarez!!!!!! Mila-­mila esker!!!!!!