Euskararen Eguneko jaialdia ikusgai

Pasa den abenduaren 3an Euskararen Egunaren ospakizunen baitan, TTAK taldekoek jaialdi ederra antolatu zuten DBHko ikasle eta irakasle guztientzat. TTAK taldea, DBHko ikasleen Euskara Taldea da eta maila ezberdinetako ikasleek osatzen dute. Jaialdiko proba nagusiena Karaokea izan zen eta DBH 3A-koak izan ziren epaimahaiaren ustez aurtengo talderik konpletoena. Jarraian duzue ikusgai arratsalde hartako jaialdiaren laburpentxo bat. Zorionak TTAK taldeari egindako lanarengatik!