Abenduaren 3a egun berezia izan ohi da euskaldunontzat, gure hizkuntzaren eguna ospatzen baitugu, EUSKARAREN EGUNA. Aurten eguna bera igandea izanik, ostiralera aurreratu genituen ospakizun guztiak Txantxiku Ikastolan eta ez genuen aspertzeko astirik izan, ez horixe! Ospakizunak ospakizun, ondo kontutan hartu behar dugu Euskararen Eguna egunero ospatu behar dugula, abenduaren 3an, 4an, 5ean, ... urteko 365 egunetan bizi dezagun Euskaraz!
Ekintza guztien irudiak dituzue ikusgai hurrengo loturetan, gozatu!