Orientazio saioak: Donostia Ospitalea

Batxilergo 2. mailako Biologiako ikasleak Donostia Ospitalea bisitatzera joan ginen abenduaren 11n. Kirurgia alorrean ebakuntza-geletan sartu eta egiten ari ziren interbentzioak ikusteko aukera izan genuen: traumatologiako ebakuntza (belauna), masaileko kirurgia (karotidako tumorea) eta otorrinolaringologia (belarriko ebakuntza). Robot bidezko prostata ebakuntza ere ikusi genuen.

Ondoren pediatria departamentura joanda, ume jaioberriak nola artatzen zituzten ikusi genuen. Haien larritasunaren arabera (pisua, gaixotasunak, ...) hainbat zonatan bereizten dituzte. Benetan politak, umeak!

Bisita interesgarria eta lagungarria suertatu zaigu. Eskerrak eman nahi dizkiogu Donostia Ospitaleari eman digun aukeragatik.