orientazioa

ORIENTAZIO BILERA (Batxi 2)

Data: 
Asteartea, 2017, Otsaila 14 - 18:15

Batxilergo ondorengo ikasketak

Orientazio azoka

orientazioAzoka

Apirilaren 29 arratsaldean Ikastolako aretoan urteroko orientazio azoka antolatu genuen. Gure ikasleek Unibertsitate eta Lanbide Heziketako eskaintza desberdinak ezagutzeko aukera izan zuten. Aurtengo azokan gurekin egon diren erakundeak hauek izan dira: Mondragon Unibertsitatea eta Deustuko Unibertsitatea beraien graduen eskaintza erakutsiz. Elgoibarko IMH institutua. Lanbide Heziketari dagokionez: Arrasateko Arizmendi Ikastola, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Bergarako Mariaren Lagundia ikastola, Miguel Altuna institutua  eta Oñatiko Gestio Eskola.

Orientazioa: Ikasle Oihak

orientazioa

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio programari lotuta, geure ikasle ohiak etorri ziren azken saioan. Bakoitzak bere ibilbide eta bizipenak azaldu zizkigun, eta bata bestearengandik horren ezberdinak izan zirenez, oso saio interesgarria eta aberatsa osatu genuen. Ikasle ohiei denborak eta esperientziak eman dien eskarmentuari esker zalantzen inguruko hausnarketa egiteko parada ezin hobea izan zuten gure ikasleek. Eskerrik asko seikote, eta hurrengoa arte.

Orientazioa: TAFYD

tafyd

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio plangintzaren barruan Arizmendi Ikastolatik etorri zitzaizkigun azken saioan. Oraingoan, dituzten goi mailako heziketa zikloen berri eman ziguten: Gorputz eta Kirol Ekintzak Sustatzea (TAFYD) eta Eraikuntza Proiektuak. Bi ikasketa hauen berri emateaz gain, heziketa zikloen inguruko hausnarketa interesgarria egin genuen. Mila esker gurera etortzeagatik.

Orientazioa: MGEP

orientazioa

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio plangintzaren barruan Mondragon Unibertsitatetik etorri zitzaizkigun azken saioan. Oraingoan, goi mailako zikloen berri eman ziguten: Arrasateko Eskola Politeknikoak eskaintzen dituenak, batetik, eta Oñatiko Gestio Heziketan ematen direnak, bestetik. MUtik etorri ziren irakasle eta ikasleei eskerrik asko, geure ikasleen etorkizuna argitzen laguntzeagatik.

Orientazioa: Miguel Altuna eta Mariaren Lagundia

Orientazioa

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio plangintzaren barnean, bisita bikoitza izan genuen joan zen astean. Alde batetik, Migel Altuna Institututik etorri zitzaizkigun dituzten erdi eta goi mailako zikloen berri ematera. Bestetik, Mariaren Lagundia Ikastolako ordezkariek Haur Hezkuntzako Teknikari eta Gizarteratze Teknikari zikloen berri eman ziguten. Eskerrik asko azalpenengatik eta genituen zalantzak argitzeagatik.

Orientazioa: Saio bikoitza

orientazioa

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio plangintzaren barnean, bisita bikoitza izan genuen joan zen astean. Alde batetik, Arte Ederretako fakultatetik etorri zitzaizkigun sorkuntza, kultura ondarea eta artearekin lotutako graduen berri ematera. Bestetik, Gizarte Langintzako Unibertsitate Eskolakoak ere etorri zitzaizkigun graduari buruzko xehetasunak ematera eta ondoren izango duten lan esparruaren inguruko hainbat kontu azaltzera. Mila esker guztiei.

Orientazioa: Deustu

deusto

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio plangintzaren barnean Deustuko unibertsitateko ordezkarien bisita izan genuen urtarrilaren 30ean. Duten aukera zabalaren berri emateaz gain, dituzten berezitasunak zeintzuk diren ere azaldu ziguten. Eskerrik asko ikasturte honetan ere gurera etortzeagatik.

Orientazioa: MU-Huhezi

Huhezi

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio plangintzaren barnean HUHEZIko ordezkarien bisita izan genuen urtarrilaren 23an. Alde batetik, dituzten graduak zeintzuk diren aurkeztu ziguten (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa), eta bestetik, bertan ikasle direnen bizipenak eta esperientzia bertatik bertara ezagutzeko aukera izan genuen. Eskerrik asko guztiei.

Orientazioa: MU-Enpresagintza

orientazioaEnpresagintza

Batxilergo 2ko ikasleentzat antolatzen dugun orientazio plangintzaren barnean laugarren bisita izan genuen urtarrilaren 16an. Oraingoan MUko Enpresagintza Fakultatetik etorri zitzaizkigun. Alde batetik, dituzten bi graduen (Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, eta Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) berezitasunak zeintzuk diren azaldu ziguten; eta, bestetik, bertan ikasten ari diren gure ikasle ohiek beraien bizipenen berri ere eman ziguten. Eskerrik asko guztiei.

Orriak

RSS - orientazioa-era harpidetu