Gurasoentzako saioa: "Nola abesten eta dantzatzen dute haurrek ikastolan?"

Askotan gure seme-alaba txikiak kantuan eta dantzan ari dira baina ezin diegu jarraitu. Abesti batzuk entzunak dira baina ez ditugu behar bezala ezagutzen. Urtarrilaren 14an, eguaztena, gurasuok ikasle bihurtzeko aukera izango dugu, Haur Hezkuntzako irakasleek ikastolan haur txikiekin kantatzen eta dantzatzen dituzten abestiak erakutsiko baidizkigute. ANIMATU, ikusiko duzuen zein ondo pasako dugun!

  • Hitzaldia 18:00etan izango da, Txantxiku ikastolako aretoan.

  • Haurtzaindegi zerbitzua izango da 8 urte arteko haurrentzat (horiek barne).

  • Hitzaldia guraso eta herritar guztiontzat irekia da.