txikitxoen jardunaldiak

Maria Jose Leraren Hitzaldia

Golden5

Jarraian duzuen bideoan Maria Jose Lerak, Golden 5 proiektuko aitzindariak, Txantxiku Ikastolako Txikitxoen Jardunaldietan eskaini zigun Bullying eta Familia hitzaldia ikusi-entzun ahal izango duzue. Gozatu Golden betaurrekoez!

Ikastolan Kantu eta Jolas

kantuJolas

Aurtengo Txikitxoen jardunaldien barnean, “Nola dantzatzen eta abesten dute haurrek Ikastolan?”  izenburupean, gurasoentzat kantu-jolasen tailerra eskaini zuten Txantxiku Ikastolako Haur Hezkuntzako irakasleek. Azalpen txiki baten ostean irakasle eta gurasoek kantuan, jolasean eta dantzan aritzeko aukera paregabea izan zuten. Une batez beraiek izan ziren Ikastolako txikiak edo esan daiteke, agian, kantu-jolasek adinik ez dutela.

"Golden 5. Seme Alaba distiratsuagoak" hitzaldia ikusgai

golden5

Pasa den urtarrilaren 19an, Mª Jose Lera, Golden 5 proiektuko koordinatzailearen bisita izan genuen Ikastolan. Golden 5 proiektuaren helburu nagusiena, guraso, ikasle eta ikastolaren artean lankidetza giroa sendotzea da. Horren eraginez, ikasleen lorpen akademikoak eta gelako giroa hobetzeaz gain, guztion arteko errespetua ere sustatzen da.

Gurasoentzako saioa: "Txantxiku Ikastola. Zer gara eta zer eskaintzen dugu."

ikastola

Ikastola: zer garen, zer eskaintzen dugun, nola funtzionatzen dugun... gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Ikastolako Zuzendaritza taldeak, Haur Hezkuntzako espezialistekin batera, behar ditugun azalpen eta argibideak emango dizkigute. Hau dena urtarrilaren 28an, eguaztena, izango da.

Gurasoentzako saioa: "Nola ikasten dute ingelesa eta frantsesa ikastolan?"

eleanitz

Urtarrilaren 21ean, eguaztena, Ingelesa eta Frantsesa arloetako irakasleek gaur egun ikastolan atzerriko hizkuntzak irakasteko erabiltzen dugun metodologia azalduko digute. Gure ikasleek, txikienetatik hasita, atzerriko hizkuntza nola ikasten duten, zer egiten duten... ezagutzeko aukera izango dugu. Eta bukatzeko saio praktiko bat landuko dugu.

Aurkezpena oso arina, ludikoa eta erraz ulertzeko modukoa da, benetan polita. Anima zaitezte, guk geuk ere, asko ikasiko dugu.

Gurasoentzako saioa: "Golden 5. Seme alaba distiratsuagoak"

mjoseLera

Urtarrilaren 19an, Mª José Lera, Psikologian doktorea, Sevillako Unibertsitateko irakasle titularra, irakasle eta orientatzaile hezitzailea eta Golden 5 proiektuko koordinatzailea ikastolan izango da, Golden 5 proiektua zertan datzan azaltzeko. Golden 5 proiektu pedagogiko europarra da eta bere helburu nagusiena, laburbilduz, ondorengoa da: guraso, ikasle eta ikastolaren artean lankidetza giro sendoa sortzea, eta horren eraginez, lorpen akademikoak hobetzea eta gelan gizarte egokitzapena handitzea, elkarrenganako errespetua sustatuz.

Gurasoentzako saioa: "Nola abesten eta dantzatzen dute haurrek ikastolan?"

dantzan

Askotan gure seme-alaba txikiak kantuan eta dantzan ari dira baina ezin diegu jarraitu. Abesti batzuk entzunak dira baina ez ditugu behar bezala ezagutzen.

Nerea Mendizabalekin solasean

NereaMendizabal
Eguaztenean, urtarrilaren 7an, Txikitxoen Jardunaldiei hasiera eman genion. Nerea Mendizabal izan zen gurekin eta "oinez eta lau hankatan erakutsi edo ikasi" hitzaldia eskaini zigun. Bertaratu ginen guraso eta langileak oso gustura aritu ginen Nerearekin solasean. Gure haurrekin nola jokatu aholkatu zigun eta genituen zalantzak ere argitu zizkigun. Mila esker Nerea!
RSS - txikitxoen jardunaldiak-era harpidetu