The Wolf and the Seven Little kids
Gabonetako oporrak hartu baino egun batzuk lehenago, 3. mailako ikasleok “The Wolf and the seven Little kids” antzeztu genuen ingelesez. Ikasturte hasieran ezagutu genuen Peggy eta berak erakutsi zigun istorio polit hau. Ingeleseko gelan istorio hau landu eta ondo ikasi ostean, gurasoei erakutsi genien Gaztelekuan. Denok ederto pasa genuen eta ikasleok oso gustura geratu ginen egindako lanarekin. Ea hurrengoan zer ikasten dugun!!!