Gure arbasoak
Oraingo honetan, LHko 1. mailakook, Lehen gizakien garaira abiatu ginen gure arbasoak nola bizi ziren ikusteko eta ikasteko asmoarekin. Helburu honekin Oñatiko Natur Eskolara joan ginen eta bertan taloa egiten ikasi, lehen gizakiek erabiltzen zituzten tresna ezberdinak ikusi genituen eta eurek bezala marraztu genuen guk ere. Goiz zoragarria pasa genuen eta asko ikasi genuen Imanol, Idoia, Aimar eta Maiterekin.