lh 1.maila

1.mailakoak Amaiarekin

Amaia_Andueza

“Zein txikia jaio nintzen” unitate didaktikoan haurren jaiotzaren inguruan aritu gara lanean. Gai honetan gehiago sakondu guran ikastolako andereñoa den Amaia Andueza gure geletara gonbidatu genuen, bere haurdunaldiari buruz hitz egiteko. Prestatutako galderei goxo erantzun zien, eta hurrengo batean, berea eta Enara txikiaren bisita izango genuela agindu zigun. Mila esker denagatik, Amaia!!

Egin klik irudiaren gainean argazki albuma ikusteko.

1. mailakoen Txangoa

Maiatzaren 18an, Busturian kokatuta dagoen Euskadiko Biodibertsitate zentroa ezagutu genuen. Bertara iristean hiru hezitzaile gure zain geneuzkan, eta goiz eta arratsaldez hainbat jarduera elkarrekin burutu genituen. Ingurunean dauden paisaia ezberdinak ikusi eta aztertu genituen, eta jolaserako beta ere ez zen falta izan.

Egin klik irudiaren gainean egun horretako argazki guztiak ikusteko.

Gorputza Zain Dezagun

lh1

Ez dugu atsedenik hartzen. Bai, berriro zuekin LH1ekoak. Oraingo honetan, Gema Bikuña gure hezurdura azaltzera etorri zaigu eta gauza asko ikasi ditugu: hezurren izenak, eta funtzioak, gure gorputzeko zein tokitan kokatzen diren, zein organo babesten dituzten... Bukatzeko, mediku-kontsulta bat antolatu digu gelan eta hezurren batean min hartzen dugunean bendak nola jarri behar diren era praktikoan azaldu digu. Mila esker Gema!!

Beheko irudiaren gainean klik egin argazki guztiak ikusteko.

Elikadura Osasuntsua

lh

Otsailaren 26ean, Amaia Diaz de Monasterioguren dietista gure geletara etorri zen. Bertan elikadura osasuntsua eta orekatua egiteko aholkuak eman zizkigun. Badakizue… zenbat jatordu egin behar ditugun? Eta  zergatik den gosaria jatordu garrantzitsua? Zer komeni den gosaltzea? Egunean zenbat fruta ale komeni den jatea? Ogia jatearen garrantzia...eta hainbat eta hainbat galderen erantzunak eman zizkigun. Bukatzeko Amaiak ekarritako marrubi goxoak dastatu genituen. Eskerrik asko Amaia, bene-benetan!!

1. mailakoak Natur Eskolan

naturEskola1

Pasa den astean, urtarrilaren 19, 20 eta 21ean, lehen mailako ikasleak Oñatiko Natur Eskolara joan ginen eta han lehen gizakien bizimodua aztertu genuen: zer jaten zuten, nola janzten ziren, non bizi ziren… Bide batez, antzina-antzina elikagai garrantzitsua izan zen taloa egin genuen. Primerakoa irten zitzaigun eta txistorra edota txokolatearekin oso gustura jan genuen guk prestatutako taloa!!

Aukera hau aprobetxatu gura dugu eskerrak emateko Natur Eskolako lagunei. Bikainak zarete!!

Happy Birthday Queen!

busyBee

5 urte, 1. maila eta 2. mailako ikasleek Busy bee-ri lagundu zioten hitz magikoak erabiliz, eztia prestatzen, erreginaren pastela egiteko. Bat batean, ordea, hartz handi eta beldurgarri batek ezti guztia lapurtu eta eraman egin zien. Hartzak, aldiz, eztia jan beharrean erreginarentzat tarta goxo-goxoa prestatu zuen!

Haurrak gustura aritu ziren eta dantza eta kantuan egin zuten erreginaren urtebetetzea ospatuz!!!

Dinosauroen garaian...

dinosauroak

Gure denboraren makina martxan jarrita, bere lehenengo bidaian dinosauroen garaira itzuli ginen. Bai paisaia ederra! Zuhaitz eta landare erraldoiak, sumendiak... eta nola ez, dinosauroak. Gauza asko ikasi ditugu dinosauroei buruz: esanahia, noiz bizi eta nola jaiotzen ziren, zer jaten zuten eta nolakoak ziren, nola dakigun existitu zirela eta nola desagertu ziren. Eta gaia landu dugun bitartean, gure maketa egin dugu. Sumendia martxan jarri, eta laba isuri du. Bukatzeko, gurasoak etorri zaizkigu bisitan: maketa ikustera eta ikasi dugun guztia entzutera.

Pancake goxoak

pancake
Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasleak, ingeleseko klasean, “Pancake” errezeta liburuak  gidatuz, sukaldari bihurtu eta errezeta burutu dugu. Lehenengo, osagai guztiak nahastu ditugu “stir stir  stir, stir what’s in the bowl, yum, yum, yum pancakes  for everyone“. Ondoren, zartaginean pancake-ak  egiten aritu gara “ummmm, yummy, yummy” eta,  azkenik, guztion artean egindako pancake-ak jan  ditugu. “Ummm, delicious pancakes”. Zein ongi  pasatu dugun!!

Ipuin Kontalaria

ipuinKontalaria

1.eta 2. mailako ikasleok, Pake Leku elkarteko kideen bisita izan genuen. Dart txakurrarekin Antton Elorza etorri zitzaigun eta ipuin zoragarri bat kontatu zigun. Oso gustura egon ginen Gaztelekuko Kuboan kondairatxoak entzuten, eta Dart txakurrarekin jolasean.

Denboraren Makina

denborarenMakina

LH 1. mailakoak gara eta aurten lagun berri batzuk aurkitu ditugu: Fermin, Maddalen, Urdintxo eta Pox. Sorpresa handi bat izan da. Elkarrekin  abentura asko izango ditugu eta hasteko denboraren makina eraiki dugu denboran eta espazioan atzera joateko. Lan handia izan dugu baina primeran pasatu dugu. Gainera makina martxan jarri, eta badabil!!!!!!! Hurrengoan dinosauroen garaian izango gara. Ikusi argazki hauek eta bideoa, zuen gustukoak izango dira. Agur eta ikusi arte.

Orriak

RSS - lh 1.maila-era harpidetu