Amerika eta Amerindiarrak

Txanelako 2. unitate didaktikoaren proiektuari bukaera emateko emanaldi bana antolatu zuten beraien geletan Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek. Emanaldiaren izena ʺAMERIKA ETA AMERINDIARRAKʺ izan zen eta Lehen Hezkuntzako ikasleei gonbitea pasatu zieten ikustera joan zitezen. Bide beretik, geletako ikasleen guraso eta familiakoak ere gonbidatu zituzten. Lan handia egin zuten gaia antolatzen, dantzak asmatzen eta gidoiak ikasten baina merezi izan zuela esan dezakegu. Denek irribarre batekin bukatu zuten euren baitarako pentsatuz: “Zenbat gauza ikasi dugun indiar, azteka, maia, inka eta abarren inguruan!”

Etiketak: