Mozambiqueko Esperientziak gure Ikastolan

Ikastolako ikasle ohia den Ariane Inzak beste hiru lagunekin Eusko Jaurlaritzak Mozanbikeko Salaue herrian antolatutako proiektu batean parte hartu zuen hiru hilabetez 2014ko udan.

Otsailaren 19an Salauen ateratako bideo eta argazkiak ikusteko aukera izan genuen gure ikastolan. LHko ikasle guztiak hango bizimodua eta ohiturak bideoan ikusi ondoren Arianerekin elkarrizketa aberatsa izan genuen. Hezkuntzan hobekuntzak egin beharra ikusirik haurtzaindegi bat eraikitzeko asmoa egin dute. Gure aldetik, aurtengo Ikastolaren egunean egingo den zozketako dirutik parte bat eskainiko diogu. Oso gustura egon ginen bertako kontuak entzuten. ESKERRIK ASKO ARIANE!!!

Etiketak: