Skip to main content

Albisteak

Pasa den domekan Kilometroak jaia ospatu zen Lazkaon eta ikastolako komunitateko kideok ez genuen hutsik egin Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian.
Urtero legez, Oñatiko jaixetako Herri Egunean DBH 2. mailakook herri kirolak egin genituen plazan. Lokotx-bilketan, txingetan, kontrabandisten karreran, zaku saltoan eta sokatiran ibili ginen.
Azken hiru asteotan, neurogarapenaren inguruko formakuntza egiteko aukera izan dugu Feli Oregiren eskutik.
Irailaren 25ean, egubakoitzean, Txantxikuaren jaitsierarekin hasi ginen, Ikastolako patioan, Oñatiko jaixak berotzen. Itxafleroa bota eta jaitsieraren ostean, ikasleek Txantxikua-ren mezua irakurri zuten.
Iritsi da Gipuzkoako ikastolen jai handia. Urriaren 4an, domekan, Lazkaoko Ikastolako lagunek azken hilabeteetan egindako lanaren fruituak ikusi eta horietaz gozatzeko aukera izango dugu.
Irailaren 16tik 22ra gure ikastolako komunitateak bat egin du Mugikortasun Astearekin, ikasleen artean kutsagarriagoak diren ohiturak aldatzeko eta herri zein ingurune osasuntsuago bat eraikitzeko asmoz.
Pasa den irailaren 18an Batxilergo 1. mailako ikasleak Emakumion Etxera joan ginen “Oñatiko fabriketan emakumeen ezinbesteko lana” erakusketa bisitatzera.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urtekook eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleok ikastolako danborradan parte hartu dugu gaur goizean.
Bi urtetik behin egin ohi dugun legez, ikasturte hasiera berezia izan dugu Batxilergoko 1. mailan. Eslovakiako lagunak astelehenean iritsi ziren eta etzira arte, domeka, gurekin izango ditugu.
Ikasturte hasiera arraroa izan dugu aurten Batxilergoko 2. mailako ikasleok, izan ere, ikasturtea hasten zen egunean bertan, goizeko 07:00etan autobusa hartu genuen Oportora.
2026ko urriaren 9tik 11ra Beskoitzeko ikastola eta Txantxiku ikastola, Beskoitze eta Oñatiren arteko harremanaren beste atal bat jorratuko dugu bertan ospatuko dugun EUSKARAREN EGUNAREKIN.
Pasa den astean ekin genion Txantxiku Ikastolako langileok ikasturteari modu ofizialean, eta ikasgeletan dugun egoera zein den jakinik, HH-Batxi arteko irakasleok neurodibergentziei buruzko formakuntza izan genuen.