Korrika 19. Euskahaldun

Geroz eta gertuago, badator berriro KORRIKA! Dakizuen bezala, aurten 19. KORRIKA ospatuko dugu denbora gutxi barru. Urepelen hasi eta Bilboraino geure hizkuntzaren, Euskararen aldeko mobilizazio erraldoia, 2015 urte honetan berriro geurean izango dugu. Martxoaren 23an, Udana aldetik sartuta Oñati zeharkatu eta Arrasateruntz abiatuko da goizeko 06:34ak aldera.

Beste urte batez, aukera ezin hobea egunari egunsentiarekin batera ekin, aitzakia paregabea medio kirol pixka bat egin, lagun artean gosaldu eta Ikastolara tortzeko! Txantxiku Ikastolak bi kilometro erosi ditu: Olabartan hasi eta indartsu igaroko dugu herria. Eman diezaiogun geure kilometroei hasiera ederra eta bukaera, bakoitzak aukeratu dezala!

Jakizue bestalde, oraindik garaiz zaudetela Korrika 2015eko laguntzaile egiteko. Horretarako Oñatiko Kultur Etxean duzue aukera eta bestela honako lotura honetan klikatuta: HEMEN. Bertan eskuragarri duzuen inprimakia bete eta 12€-ren truke Korrikako laguntzaile izango zarete. 

Eta ez ahaztu Korrika dela eta Euskal Herri osoan zabaldurik dagoen eskaintza kulturala! Zertarako esan gehiago, sar zaitez Korrikako webgunean eta kuxkuxeatu ezazu zerorrek!

MOTORRAK BEROTZEN... GOAZEN KORRIKA!

Etiketak: