korrika

Korrika EUSKARAREN alde

19. Korrika amaituta, agur esan diogu jai erraldoiari bi urte barru arte. Ez, ordea, Euskarari; berari adiorik ez, egunero egunero egun onak baizik. 

Gau eta Egun, EUSKAHALDUN!

korrika

“Tipi-tapa, tipi-tapa….KORRIKA!” entzun eta bat-batean Udanan bera zetorren jende andana goizeko lehen orduko begirada lausoak argitzen hasi zen.  Aurpegietan irribarre ugari eta zenbaitek begietako distira ohikoa baino distiratsuagoa.  Ez, ordea,  eguraldi bustiaren ondorioz,  emozioz eta pozez gainezka zetorkigun olatu hura ikustearen zirraragatik baizik. Eta,orduan, iritsi zen geure txanda,  pozez,  urduri eta harrotasun puntu xume batekin lekukoa geureganatu genuen.

Korrika Amaiera Ekitaldirako Autobusa

korrika

Debagoieneko mankomunitateak martxoaren 29an Korrikaren amaiera ekitaldira joateko autobusak antolatu ditu. Festa handiak Bilbon izango du helmuga eta jai erraldoira animatu nahi zaituztegu. Autobusa Posta bulegoko geltokitik irtengo da goizeko 9etan eta itzulera arratsaldeko 19:00etan izango da Bilbon. Joan-etorria 10€-ren truke egin dezakezue. Txantxiku Ikastolako idazkaritzan duzue aukera izena eman eta ordainketa egiteko. Izan ere, beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Korrika 19. Euskahaldun

korrika19

Geroz eta gertuago, badator berriro KORRIKA! Dakizuen bezala, aurten 19. KORRIKA ospatuko dugu denbora gutxi barru. Urepelen hasi eta Bilboraino geure hizkuntzaren, Euskararen aldeko mobilizazio erraldoia, 2015 urte honetan berriro geurean izango dugu. Martxoaren 23an, Udana aldetik sartuta Oñati zeharkatu eta Arrasateruntz abiatuko da goizeko 06:34ak aldera.

Atxintxika ikusiko gara 19. korrikan

korrika

Dakizuen bezala, aurten 19. KORRIKA ospatuko dugu denbora gutxi barru. Urepelen hasi eta Bilboraino geure hizkuntzaren, Euskararen aldeko mobilizazio erraldoia, 2015 urte honetan berriro geurean izango dugu. Eta nola ez, zeu ere horren parte izatera animatu nahi zaitugu. Jakizue Oñatiko Kultur Etxean Korrika 2015eko laguntzaile egiteko aukera izango duzuela. Bertan eskuragarri duzuen inprimakia bete eta 12€-ren truke Korrikako laguntzaile izango zarete.

RSS - korrika-era harpidetu