5. mailakoak Emakumeen Eguna Ospatzen

Martxoak 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu genuenez, Danok Bat elkarteak proposatutako “Oñatiko emakumeak belaunaldiz belaunaldi” ekintzan parte hartu genuen 5. mailako ikasleok. Ekintza honen helburua gure familiako emakumeek (birramonek, amonek, amek) zer-nolako bizimodua izan duten ezagutzea da, eta baita guk daramagun bizimoduarekin alderatzea ere. 

Martxoaren 6an “Danok Bat” elkarteko Amaia etorri zitzaigun lortutako ondorioen berri ematera. Emakumeek urteetan zehar egin duten lanari esker, berauen egoera poliki-poliki aldatuz joan dela garbi ikusi genuen. Oso gustura entzun genituen Amaiak emandako azalpenak!

Etiketak: