BHKlip Lehiaketa

Bailarako ikastolek elkarrekin BHKlip bideo lehiaketan parte hartuko dute. Lehiaketa hau DBH3tik Batxilergoko 1 .maila bitarteko ikasleei zuzenduta dago eta gazteek laburmetrai txiki bat sortu beharko dute: gidoia egin, grabaketa burutu, ekoizpenaz arduratu... Aurtengo gaia hauxe da ʺNola irudikatzen duzu XXII. mendeko ikastola?ʺ. Gure Ikastolatik ere ordezkaritza izango dugu lehiaketa honetan, izan ere 21 ikasle animatu dira lehiaketan parte hartzera.

Honela bada, martxoaren 1 0ean lehiaketan parte hartuko duten gazte guztiek, Aretxabaletan, Mondragon Unibertsitatearen Ikus-Entzunezko kanpusean hitzordua izan zuten. Bertako instalazioak ikusi ondoren, talde bakoitzak bere lana burutu ahal izateko oinarrizko ezagutzak jaso zituen. Orain lanari ekin eta datorren hilabetean ezagutuko dugu emaitza. Zorte on guztiei!

Etiketak: