Kilometroak 2017 Oñatin

Metro erdika, metroka, KILOMETROAK dira, alai eta saltoka goazen jira-bira...

Urte bi barru Kilometroak antolatzeko behin behineko esleipena egin berri du Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak eta Oñatiko Txantxiku Ikastolari eman dio ardura. Hortaz, hark antolatuko du 201 7ko urriko lehen domekan, hilaren 1an, Oñatin, Kilometroak 2017.

Atzo hartu zuen erabakia Gipuzkoako ikastolen Lurralde Batzarrak. Honenbestez, bigarren aldia izango da Kilometroak Oñatin antolatzen duela Txantxiku Ikastolak. Hain justu ere, duela 26 urte ospatu zen lehenengoz, 1989an.

Etiketak: